XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) betiko osasunerako behar direnak gure aldirako (11) Inaziok idatz-ertzean erantsia. mugatzeko edo argitzeko (11) Inaziok idatz-ertzean erantsia., eta diren dotrina oker eta sofisma guziak refutatzeko eta azaltzeko egokiagoak dira.

Izan ere, doktore eskolastikoek, berriagoak direlako, ez Eskritura Santuaren eta doktore positibo eta santuen jakintza egiatik bakarrik ateratzen dute on, baina Jainko indarrak argitzen eta irakasten diela, gure Eleiz Ama santuaren Batzarrak, kanoneak eta dekretuak erabiltzen dituzte laguntzeko.

[364] 12. araua. Ez dugu bizi garenok geure burua joandako zoriontsuekin alderatzen ibili behar; izan ere, honek Agustin santuak baino gehiago daki, beste Frantzisko santua edo are gehiago da, onean eta santuan Paulo santua da eta horrelako gauzak esatean, ez bai da gutxi hutsegiten.

[365]13. araua. Osoro asmatzeko zera eduki behar dugu beti, nik ikusten dudan txuria beltza dela uste izan, Jerarkia-Eleizak horrela erabakitzen badu (12).

(12) Erasmok ere horren antzeko esaldi bat ba du: Neque enim ideo nigrum esse album, si ita pronuntiaret Romanus Pontifex, quod scio illum numquam facturum (= Aita Santuak beltza txuri dela esango balu badakit ez duela hori behin ere egingo ez haatik litzatekeela beltza txuri). Opera omnia (1706) IX 507 or.

Zera sinisten bai dugu, Kristo gure Jaun senarraren eta Eleiza bere emaztearen artean Espiritu berak gobernatzen eta gidatzen gaituela gure arimen osasunerako.

Izan ere, hamar aginduak eman zituen Espiritu eta gure Jaun berak gidatzen eta gobernatzen bai du gure Eleiz Ama santua.

[366]14. araua. Predestinatua izan gabe eta sinismen eta graziarik gabe ez daitekeela inor salba egia haundia bada ere, oso begiratu behar da guzi hauez hitzegiteko eta komunikatzeko moduan.

[367]15. araua. Ez dugu predestinazioaz asko hitzegiteko ohiturarik eduki behar.

Baina, nolabait edo noizbait hitzegingo balitz, jende xeheari ez oker arazteko eran egin bedi.

Batzutan hala gertatzen baita: Salbatuko ala kondenatuko naizen erabakia dago, eta nik nahiz on egin nahiz gaizki egin, ez daiteke gauza aldatu.

Eta horrela, moteldurik, ez dute bere arimen osasunerako eta espirituaren onerako obrak egiteko ardurarik izaten.

[368]16. araua. Berebat, ohar hau egin behar da, sinismenaz argibide eta esplikazioren bat eman gabe asko eta oso bizi hitzegiteak, ez diezaiola herriari, nahiz sinismena maitasunak informatu baino lehen, nahiz informatu ondoren, obrak egiten motel eta nagi izateko biderik eman.